Langileak, pentsiodunak, erretiratuak, langabeak…, denetik, manifestazioan. Gazteak ere bai. Manifestazioa zabaltzen zuen pankarta nagusiaz gain, beste bi pankarta ere bazeuden, Gaztetxeak eta talde feministak egindakoak.
Lana banatu, ondasuna banatu, Gazte bat lanpostu bat, Kapitalistak argi ibili eta halakoak oihukatu dituzte manifestazioan parte hartu dutenek.
Ordubete geroago, 19:00etan, beste manifestazio bat izan da Bergaran, hau ere jendetsua.
Eguerdian, bestalde, Oñatin egin dute manifestazioa. Gizarte murrizketei, herri erantzuna lelopean. Gazte jende askok parte hartu du manifestazioan eta pankarta eusten ere gazteak zihoazen.