ELA, LAB, EILAS, EHNE, ESK eta Hiruk batetik, eta CCOO eta UGT-k bestetik, bi deialdi egin dituzte martxoaren 29ko greba orokorrerako; azken urteotan lehen aldiz deitu dute grebara Hego Euskal Herriko sindikatu guztiek eta aurreikuspen onak dituzte, azken urteotan egindako handiena izango dela esateraino.
LAB sindikatuko Jose Ramon Kortabarriaren esanetan, "2008 bukaeran krisia hasi zenetik hiru lan erreforma egin dira eta ez dute ezertarako balio izan, eta berdin gertatuko da Espainiako Gobernuak indarrean jarri berri dituen neurriekin ere".
Ildo beretik hitz egin dute ELA sindikatuko ordezkariek ere. Amagoia Lasagabasterrek eraso oso gogortzat jo du laugarren lan erreforma, bizitza laboralean ez ezik pertsonalean ere eragina izango duela adieraziz.
Alderantziz, grebaren aurka hitz egin du Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietako sailburuak, eta Confebask patronalak lanerako eskubidea errespetatzeko eskatu die grebaren antolatzaileei.
Debagoieneko datuak, herriz herri
Debagoienera etorrita, grebak erantzun zabala izango du. Hala ondorioztatu daiteke, batean eta besten egindako bozketen emaitzak ikusirik.
Greba egingo duten lantegiak
Arrasaten:
- Fagor Arrasate
- Fagor Elektratresnak (San Andres)
- Fagor Elektragailuak (Garagartza)
- Fagor Ederlan (Uribarri)
- Fagor Automation (San Andres)
- Ikerlan
- Euskadiko Kutxa (zentrala)
- JMA
- Asmobi
- Alecop
- Joma
- Polmetasa
- Union Cerrajera
- Emun Kooperatiba Elkartea
- Gelma fundizioak: Norberak erabakitzen du.
Bergaran:
- Arcelor Mital
- Geyser Gastech
- Torunsa
- TTT
- Metagra
- Lazpiur
- Tavex
- Tornilleria Deba
- Candy: Norberak erabakitzen du (EREan daude)
Oñatin:
- Ulma Handling
- Ulma Packaning
- Ulma Hormigon Polimero
- Ulma Forja
- Ulma Construccion
- Hijos de Juan Garay
- Cegasa (Energia portatil)
- Fagor Industrial
- Zahor
- Nemesio Zubia
- Betik
- Chinchurreta
- Staedler: Greba egingo dute langile gehienek.
Aretxabaletan:
- Azbe
- Copreci
- Cerrajera Valle de Leniz (Bai, baina emaitza ez da loteslea)
Eskoriatzan:
- Tesa
- Leniz Fundiciones
- Fagor Etxetresna elektrikoak
- Fagor Ederlan (zerbitzu minimoak izango dira)
- Zubia pateak: Greba egingo dute langile gehienek.
Antzuolan:
- Elay
- Balzers-Oerlicon
- Matz Erreka
- Goizper
Elgetan:
- Recyde
- Elkoro Dekoletajeak
Hezkuntzan, greba egingo dute
Arrasaten:
- Mondragon Unibertsitatea
- Arrasate Herri Eskola
- Institutua (Batxilergoa)
- Institutua (DBH)
- AEK
- Udal Euskaltegia
Bergaran:
- Aranzadi ikastola
- Mariaren Lagundia (zerbitzu minimoak izango dira)
- San Martin Agirre Herri eskola
- Miguel Altuna institutua (batzuk lan egingo dute)
- Ipintza institutua
- Udal Euskaltegia
- AEK
Oñatin:
- Enpresagintza (ikasleek greba egingo dute; baiezkoa atera da irakasleen artean ere, baina emaitza ez da loteslea)
- Txantxiku ikastola
- Errekalde Herri eskola
- Elkar-Hezi (zerbitzu minimoak izango dira)
- Zuazola (Aita Madina)
- Larraña (San Lorentzo). (Zerbitzu minimoak izango dira)
- Udal Euskaltegia
Aretxabaletan:
- Arizmendi ikastola (jai egunetako zerbitzu minimoak izango dira: haurtzaindegia eta zaintza zerbitzua)
- Kurtzebarri Herri eskola (Haur eta Lehen Hezkuntza)
- Kurtzebarri DBH
- LH Institutua
- Leintz Udal Euskaltegia
Eskoriatzan:
- Huhezi
- Luis Ezeiza herri eskola
Antzuolan:
- Herri ikastetxea
- Haur eskola
Elgetan:
- Herri eskola
- Haur eskola (langile bat egongo da 07:30-14:30 ordutegian)
Leintz Gatzagan:
- Luis Ezeiza herri eskola
Aramaion:
- San Martin eskola (zerbitzu minimoak izango dira)
Greba egingo duten udalak
- Arrasateko Udala
- Bergarako Udala
- Oñatiko Udala
- Aretxabaletako Udala
- Eskoriatzako Udala
- Antzuolako Udala
- Aramaioko Udala
- Elgetako Udala
- Leintz Gatzagako Udala
* Zerbitzu minimoak izango dira hainbatetan
Greba egingo duten osasun zerbitzuak
- Debagoieneko Eskualde Ospitalea (derrigorrezko zerbitzu minimoak bermatuko dituzte)
- Arrasateko anbulatorioa (derrigorrezko zerbitzu minimoak bermatuko dituzte)
- Bergarako anbulatorioa (harrerakoek greba egingo dute; mediku eta erizainek egunean bertan erabakiko dute)
- Oñatiko anbulatorioa (greba egingo dute, baina nahi duena lanera joan ahalko da)
- Aretxabaletako anbulatorioa (egunean bertan erabakiko dute)
- Eskoriatzako anbulatorioa (egunean bertan erabakiko dute
Greba egunaren jarraipena GOIENAn
GOIENAko langileok ere bat egin dugu greba deialdiarekin, baina zerbitzu minimoen bitartez, grebaren jarraipen zabala egingo dugu sarean, telebistan eta paperean. Eguneko irudiak, gorabeherak, iritziak, mobilizazioak… jasoko ditugu goiena.net-en, uneoro; Goiena telebistan albistegia eskainiko dizuegu 14:45etik aurrera; eta egubakoitzeko Goiena paperekoan greba egunak zer eman duen eta balorazioak jasoko ditugu.
Mobilizazioak
Hiriburuetan manifestazioak deitu dituzte eguerdirako: Bilbon (Moyua plazatik) eta Donostian (Artzain Onetik), 12:30ean; eta Gasteizen (Bilbo plazatik) eta Iruñean (Gaztelu plazatik), 12:00etan.
Arratsaldean Hego Euskal Herriko herri ezberdinetan egingo dituzte mobilizazioak: 18:00etan Arrasaten eta 19:00etan Bergaran. Bergaran kalejira ere iragarri dute 09:30erako.
#m29greba
Greba Orokorrerako deialdiarekin bat eginez, Interneteko hainbat eragilek ondorengo bideak erabiliko dituzte, greba egunean tokian tokiko informazio zuzena emateko asmoarekin:
- http://greba.euskalherrian.info
- @grebaorokorra Twitterreko kontua zabalpenerako.