Adegi Gipuzkoako enpresaburuen elkarteak dio Gipuzkoan Lan erreformaren aurka gaurko egin den Greba orokorrerako deialdiak ez duela izan sindikatuek iragarri zuten adinako erantzun jendetsua.
Adegik dio %60ko erantzuna izan duela grebak Gipuzkoan gaur.
Sektore eta neurri ezberdineko Gipuzkoako enpresetan egindako inkestan jasotako datuek ondorio horretara eroan dute Adegi.
Adegik dio, grebak, "enpresei kalte egiteaz gain", ez duela beste helbururik lortu: "jarraipena ez da jendetsua izan, eta lan erreforma ez dute erretiratuko, ez eta aldatuko, Madrileko gobernuak adierazi duenez. Hortaz, greba ustela gertatu da, ez du ezertarako balio".
Adegik jarraitzen du pentsatzen lan erreforma beharrezkoa dela, "Europatik gertuago jartzen gaituelako, lan harremanen erregulazioari dagokienean, enpresei malgutasuna emate dielako, aldioroko aldaketei aurre egiteko, lan merkatua egonkortzen laguntzen duelako, lan egonkorra ahalbidetzen duelako eta prekariotasuna baztertzen duelako".
Ondorioz, enpresen helburua balioan jartzen duela dio Adegik: "lana eta ongizatea sortzea".