Urkuluko aisialdi gunea jendez lepo, greba dela-eta

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko martxoaren 27a

Greba egunarekin batera eta eguraldi eguzkitsua lagun, aisialdi guneak beteta aurkitu ditugu. Esaterako, Urkulun jende ugari zebilen; aparkalekua kotxez beteta zegoen eta jendea greba eguna aprobetxatzen ikusi dugu. Batzuk oinez paseoan familiarekin, eta beste asko bizikleta edo patinak hartuta. Bailarako jendeaz gain, Tolosa edota Ermukoak ere izan dira Urkulun.

• ARGAZKIAK eta BIDEOA

Greba eguna denez eta herrietako komertzioak itxita daudenez, guztiak naturaz gozatzera joan dira Urkulu aldera. Ondo prestatuta joan diren familia eta lagun taldeak ere izan dira. Esaterako, Ermutik 21 laguneko koadrila egon da Urkulun: 14 nagusi eta 7 ume izan. Lehenengo aldiz bisitatu dute Urkulu gaur eta hondartzan egongo bailiran bezala, itzala egiteko bi eguzkitako handi eta guzti ipini dituzte. Bazkari eta guzti etorri dira.

Umeak gustura

Etxeko txikienek ere greba egunaz aprobetxatzeko aukera izan dute, beraz, gaurko egunean. Eskolarik ez dute izan, eta , batzuk bizikleta edo patinetan ibili dira. Beste batzuk, berriz, animaliak gertu-gertutik ezagutu dituzte.

Haur zein heldu, gaur herriko denda, taberna eta bestelako komertzioak itxita zeudela aprobetxatuta, irteera egin dute Urkulu bezalako aisialdi guneetara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak