"Azken urteetako grebarik jarraituena" izan da sindikatuen esanetan

Goiatz Arana Begiristain 2012ko martxoaren 29a

ARGAZKI GALERIAK

Sindikatu guztiek egindako greba orokorrarerako deialdiak erantzun zabala izan du Debagoienean, goizeko lehen orduetatik eta herri guztietan; komertzioak itxita eta lasaitasun osoa izan da kaleetan zein industria guneetan. Ertzaintzatik jakinarazi dutenez, ez da egon aipatzeko moduko gertaerarik Debagoiena osoan. Sindikatuak pozik erantzunarekin. Adegik, ostera, esan du grebak ez duela izan esperotako jarraipena eta Gipuzkoan %60koa izan dela.

Lehen balorazioei dagokienez, LAB sindikatuko Ana Sebal ordezkariak esan du "azken urteetako grebarik jarraituena izan" dela. Beraz, sindikatuen aurreikuspen onak betete dira Debagoienean: greba egin dute udaletan, ikastetxe gehienetan eta enpresa askotan: Fagorreko lantegietan, Arcelor Mittalen eta Ulman, esaterako; ez datoz bat Espainiako Gobernuaren lan erreformarekin.

Bergarako kaleetan zehar, esaterako, pikete informatiboek kalejira egin dute 09:30ean; kalejiran bertan egon gara eta Bergaran denda, taberna eta komertzio guztiak itxita daudela berretsi ahal izan dugu.

Eskualde mailan, 18:00etan izan da manifestazioa Arrasaten. Erdialdeko kaleetatik jende zutabe luzea ikusi da. Ostean, Oñatin eta Bergaran ere izan dituzte mobilizazioak.

Bestalde, eguraldi bikaina egin duela eta kalean dena itxita zegoela aprobetxatuz, asko eta asko izan dira mendira, kostaldera edo baso inguruko elkarteetara, egun pasa, joan direnak. Urkulu ingurua, Urbia, Gorla..., jendez beteta izan dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak