Gaur Garai Berrikuntza Gunean egin dute sinadura-ekitaldian, Bernabe Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak eta Jose Maria Aldecoa Mondragon Korporazioaren Kontseilu Nagusiko presidenteak parte hartu dute.
Hitzarmenarekin Mondragon korporazioa osatzen duten hainbat enpresa, ikastetxe eta entitateetan Metaposta sistema ezartzeko plana jarriko dute abian. Korporazioak Interneteko postontzi eta dokumentu-gordailu honen abantailak ezagutzera eman nahi ditu bere kooperatiba eta kideen artean.