Gehien inbertitzen duen bigarren euskal eskualdea Debabarrena da (BPGren %3,33); gero datoz Goierri (%2,92) eta Donostia (%2,68).
Euskadik bere BPGren %2,08 inbertitzen du I+G. Baina gainera, Debagoiena goiko postuetan dago Europako Batasunean, "27en" batez bestekoa %2 baita. Espainiak bere BPGren %1,39 inbertitzen du I+G-n. Europako batez bestekoa gainditzen dute Euskadiko sei eskualdek: aipatutakoez gain, Markina-Ondarroak (%2,64) eta Bilbo Handiak (%2,07).
2010ean, Euskadik 1.360 milioi euro inbertitu zituen I+G arloan. Debagoienak 114 milioi inbertitu zituen; gehien Bilbo Handiak inbertitu zuen (526 milioi euro).
Gipuzkoaren inbertsio osoa kontuan hartuta, Debagoienak haren %20,8 ipintzen du; Debabarrenak, 52 milioirekin, %9,6. Donostiak ia erdia ipintzen du (%46,7).
Gipuzkoan gehien inbertitzen duten lau eskualdeek lan-jardun osoan ikerketa egiten duten langileen %78 kontratatzen dute.
Finantzaketa gehiena enpresek egiten dute: Debagoienean, inbertsioaren %65,5. Administrazio publikoak %24,2 finantzatu du.
Eustatek, euskal estatistika erakundeak emandako datuak eta Noticias de Gipuzkoa egunkariak jasotakoak dira.