Bost alderdiek elkarrekin ospatuko dute Aberri Eguna, eta bezperan, Donazaharren, ekitaldia egingo dute. Modu horretan, apirilaren 7an Iparraldean ospatuko duten Aberri Eguna 8an Iruñean ospatuko denarekin lotuko dute, Euskal Herriko Iparraldea eta Hegoaldea lotuz.
Deitzaileek diotenez, horren berri emateko aukeratu duten tokia oso esanguratsua da abertzaleentzat, eta momentuko testuinguru politikoa ere ez da nolanahikoa (Nafarroako Konkistaren 500. urteurrena eta Gernikako bonbardaketaren 75.ena). Hori horrela, 2012ko Aberri Eguna berezia izango dela iragarri dute.
Aurreratu dutenez, Donazaharreko Herriko aretoan 17:00tan burutuko duten ekitaldian, aro berri bat aldarrikatuko dute Euskal Herriarentzat, "Euskal Herrira bakea eta askatasuna ekarriko dituen aro berria".