Laguntza horien artean dauden finantza neurriek, besteak beste, xede hauek dituzte: etxebizitza libre erabilia erostea, egiturako elementu komunak ohi bezala birgaitzearekin batera efizientzia energetikoa babesten duten etxebizitza eta eraikinak birgaitzea, igogailuak instalatzea, edota babes ofizialeko etxebizitzak sustatzera bideratutako lurzoru ondare publikoak osatzeko lurzorua erostea; horrez gain, alokairua bultzatzeko neurriak ere jaso dira.
Etxebizitza eta lurzoruaren arloan diruz lagun daitezkeen ildoak finantzatzeko honako kopuruetara konprometitu da Etxebizitza saila:
| Babes daitezkeen jarduketak | Euroak (2012an) |
| Etxebizitza libre erabilia erostea |
100.000 |
| Birgaitzea |
11.500.000 |
| Etxebizitza babestuetara bideratzeko udaleko lurzoru ondareak sortzea |
100.000 |
| Alokairua sustatzea |
8.427.002 |
| 2012ko Finantza Hitzarmenaren interes-tasak sorostea |
450.000 |
|
GUZTIRA |
20.577.002 |
Diru-partida gehiago iragarri dira 2013, 2014 eta 2015. urteetarako, eta gainerakoa ordutik 2036. urteraino inbertituko da.
Alokairuaren sustapena atalean jasotzen diren diru laguntzak jardun hauetarako izango dira: babestutako alokairurako etxebizitzak sustatzea, bai etxebizitza berriak, bai birgaitutakoak; babestutako alokairuan eskaintzeko etxebizitzak erostea; zuzkidura bizitokiak sustatzea, eta landa eremuetan titulartasun publikoko etxebizitzak birgaitu eta alokairuan jartzea.
2012ko Finantza Hitzarmenaren Sorospenak izeneko epigrafeak hauek betetzeko beharrezko interes tasen oraingo eta etorkizuneko sorospena ordaintzea dakar: babestutako alokairurako etxebizitzen sustapena; babestutako alokairuan eskaintzeko etxebizitzak erosteko eragiketak; zuzkidura bizi tokien sustapena, eta lurzorua kostu bidez eskuratzeko eragiketak egiteko, edozein herri administrazioaren lurzoru ondare publikoak eratzeko, ondoren, ahal dela, babes publikoko sustapenera bideratzeko. Hala, alokairuko etxebizitzen sustatzaileentzat maileguen benetako kostua %0koa izango da maileguaren indarraldiko lehenengo hamar urteetan, eta % 1ekoa hurrengo hamar urteetan.