Hirugarren partidua irabazi du MUk aurkari zuzen baten kontra

Mirari Altube Arrese 2012ko martxoaren 26a

Ordizian jokatu zuen lehen nazional mailan dabilen MUko taldeak aurkari zuzena duen Biok Zerbitzuen aurka; baita irabazi ere (72-80). Hala, aurretik jarri da sailkapenean eta pauso garrantzitsua izan da mailari eusteko.

Bazekiten errebotean eta banan-banako defentsan zirela indartsuak ordiziarrak eta horiei aurre egin nahian joan ziren arrasatearrak. Partidu gogorra jokatu zuten: "Barruko jokoan dira indartsuak eta hori jakinik, euren parean jarri ginen aurre egiteko", zioen Josu Larreategi entrenatzaileak.

Hirugarren zatia berdinduta bukatu zuten eta laugarrenera guztia ematera atera ziren MUko mutilak garaipena etxera ekartzeko: "Taldearen nortasuna indartu dela esango nuke eta pauso bat aurrera ematea lortu dugu", zioen Larreategik.

Natra Oñatik galdu 

Bestalde, Eba ligan jokatzen dabilen Natra Oñatik galdu egin zuen Burgosen, Miguel Antonio Robleda taldearen aurka (82-76). Mailari eusteko aukera guztiak galdu zituzten joan zen astean Oñatiko mutilek, eta Burgosko talde indartsuaren aurka ere ezin izan zuten irabazi. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak