UDA eta Mondra esku-hutsik itzuli dira, Bergara puntu batekin

Mirari Altube Arrese 2012ko martxoaren 26a

Anaitasuna liderraren etxera joan zen Aretxabaletako taldea eta sailkapeneko burua zergatik den erakutsi zion 3-1 irabazita. Mondrak ere emaitza berdinarekin galdu zuen Pasaian (3-1). Talde arrasatearrak ez du irabazi partidurik azken bost jardunaldiotan eta sailkapeneko azken postuan dago orain. Zazpi jardunaldi geratzen zaizkio horri buelta eman eta puntuak eskuratzeko, mailari eustea gura badu behintzat. Bergarak ere kanpoan jokatu zuen Behobiaren aurka eta golik gabeko partiduan puntu bat ekartzea lortu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak