Horiekin batera GBBko zuzendaritzan izango dira Bakartxo Tejeria, Idoia Elorza, Jon Jauregi, Xabier Arruti, Idoia Yeregi, Lourdes Jauregiberri, Jokin Bildarratz, Irune Berasaluze, Xabier Barandiaran, Iñaki Txueka, Bittor Oroz eta Maite Peña; lau urterako aukeratu dituzte. Joseba Egibar izango dute presidente; 1987tik da Egibar GBBko buru, 2000-2004 arteko etenarekin.
Araban Xabier Agirre, Bizkaian Andoni Ortuzar eta Nafarroan Manu Aierdi hautatu dituzte.
Lurralde batzarren ostean, EAJk Jaurlaritzarako lehendakarigaia izendatzeko prozesuari ekingo dio; bi hilabete iraungo ditu prozesu horrek, gutxienez.