Mondragon Open Innovation bilkura egingo dute, Aldekoa eta Unda buru direla

Leire Kortabarria 2012ko martxoaren 23a

Mondragon Open Innovation bilkura egingo dute datorren eguaztenean, hilak 28, Garaia Berrikuntza Gunean. Goizeko 9:30ean ekingo zaio. Sarrera ekitaldian Jose Mari Aldekoa, Mondragoneko Kontseilu Orokorreko presidentea, eta Bernabe Unda, Industria eta Berrikuntza sailburua izango dira.

Business Acceleration Center - Mondragon BACek Berrikuntza irekia deituriko ekimena abiatu zuen joan den urrian, Industria eta Berrikuntza Sailarekin batera. Horren ondoren, Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sistemako eragileek emandako adierazpenak jasotzeko epea 2012ko otsailaren 10ean itxi zen; guztira 153 ekarpen jaso dira.

Ondoren, Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sistemako eragileen ekarpenak Mondragonen enpresek baloratu zituzten, proposamen horien teknologia eta negozio aukerak oinarritzat hartuta.

Datorren eguazteneko jardunaldian, hainbat saio egingo dituzte aldi berean, teknologia eta merkatu esparruen arabera multzokatuta. Mondragoneko enpresek 40 hizlariren proposamenak zehatz-mehatz ezagutzeko aukera izango dute bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak