Arizmendi ikastolako guraso, ikasle eta irakasle talde bat Gasteizen izan zen joan zen domekan, Caja Laboral Baskonia taldeak Unicajaren aurka jokatu zuen partidua ikusten. Buesa-Arena bertatik bertara ikusi, eta kantxan, partiduaren aurretik argazkia ateratzeko aukera ere izan zuten, Akerrekin batera. Gainera, arabarrek irabazi zuten, aise, andaluziarren aurka: 90-68; hortaz, poz-pozik itzuli ziren etxera. Dusko Ivanovic-ek entrenatzen dituen mutilak hirugarren doaz liga erregularrean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.