Gaur goizean egin dira batzarrak, eta hauek izan dira emaitzak:
Oñati: grebari baiezkoa eman diote 50 langilek, ezezkoa 5ek, eta batek zuri bozkatu du. 70 langiletik, 56k parte hartu dute bozketan.
Eskoriatza: greba egitearen alde 15 langile, kontra 5, zuri bozkatu dute bik, eta boto bat balio bakoa izan da.
Bihar Bergaran eta Arrasaten egingo dira batzarrak.