Donostiako Bardulia IKT taldeko ordezkari da Jon Muxika, eta gazte mailan lehiatzearekin batera maila absolutuan ere Euskadiko txapeldun izan zen, diogun moduan, 100 bizkar estiloan. Emakumezkoetan Aloña Mendiko neskak ere lehian izan ziren, eta hainbat domina irabazi zituzten. Hala, azpimarratzekoa da Ane Sanz de Galdeanok lortu zuen hirugarren postua maila absolutuan (50 eta 100 libre estilotan).
Espainiako Txapelketa Opena, maila absolutuan
Bestalde, hil honen bukaeran, Martxoaren 29tik Apirilaren 1era Espainiko txapelketa absolutua egingo dute Malagan (Andaluzia), eta estatu mailako igelari onenak elkartuko dira bertan. Bertan izango da Jon Muxika, izan ere, urrea janztearekin batera txapelketa horretara sailkatzeko gutxieneko markak gainditu zituen (0, 100 eta 200 bizkar estiloan).