Boluntariotza- edo elkartasun-konpromisoa hobetzea da ikastaroaren izena eta Gandiaga Topagunean egingo dute, 09:30etik 13:30era eta 15:00etatik 17:30era.
Elkartasun- eta boluntariotza-esperientziak erabakigarriak dira geure buruarekin eta besteekin hobeto bizitzeko. Baketik-ek esan ohi du, bizitza ez dela erabatekoa altruismoaren esperientziarik gabe. Baina, behin esperientzia horretan murgilduta, funtsezkoa da behar bezala lantzea hartzaileentzat eta geuretzat ere emankorragoa izan dadin. Hala, ikastaro horrek geure elkartasunaren motibazioak eta itxaropenak aztertzeko balio du. Emate eskuzabalak eta doanekoak zein modu batera sentitzeko edo emaitza batzuk itxaroteko interes nartzisistak geure konpromisoan duten eragina bereiztera eta lantzera bideratuko da.
Konpromisoak dituztenei zuzenduta
Ikastaroa elkarteetan, boluntario gisa edo beharrak dituzten pertsonekin konpromisoak dituzten pertsonei zuzendua dago bereziki. Azken batez, elkartasuna bere bizitzan giltzarri garrantzitsu bezala duen edozein pertsonei.
Pertsona hobetzeko eta bere bizitza berreraikitzeko gaitasuna duen izakia da. Berekoi hutsak baino zerbait gehiago izateko ahalmena daukagu. Geure bizitza, geure elkarbizitza eta geure heziketa hobetu dezakegu. Geure mundua hobetuz mundua hobetzen dugu. Hori da Baketik-en uste sendoa, eta hori ikastaro berri hauen espiritua, hiru eremu desberdin aztertzen
dituztenak: hezkuntzaren egitekoa, elkartasunaren konpromisoa eta sufrimenduaren bizipena.
Ikastaroaren prezioa 50 euro dira eta horretarako 943 25 10 05 zenbakira dei daiteke edo info@baketik.org helbidera idatzi.