Honako webgunean jaits daiteke: www.gipuzkoa.net/ogasuna.
Errenta eta ondarearen gidaliburua ezingo da estankoetan erosi; Ogasunaren webgunean bakarrik argitaratuko da.
Bestalde, webgunea eguneratuz joan da Ogasuna, aurtengo errenta aitorpenaren kanpaina aurrera doan neurrian. Besteak beste, honakoa dago sarean: norbera errenta aitortzera derrigortuta dagoen ala ez jakiteko informazioa; aitortu beharreko errentak eta salbuespenak; hobariak, murrizpenak, kenkariak eta karga taula; aurkeztu beharreko egiaztagiriak…