Mondragoneko IK4-Lortek zentroak Analisis y Simulacionekin elkarlana hasi du

Leire Kortabarria 2012ko mar. 21a, 13:04

Mondragon Korporazioko kide IK4- Lortek ikerkuntza zentroak eta Analisis y Simulacion ingeniaritza enpresak hitzarmena sinatu dute soldatutako loturen simulazio arloan konponbide bateratuak ezartzeko eta hedatzeko.

 

Helburua da soldadura prozesuen kontrol eta aurreikuspenean, material aportazioan eta azaleko edo bestelako tratamendu termikoetan simulazio arloan industriari irtenbiderik onena eskaintzea. 

Analisis y Simulacion teknologia integrazioa eta ezartzean, produktuaren garapen eta berrikuntzan, eta fabrikazio-prozesuen optimizazioan espezializatutako ingeniaritza enpresa bat da. Esperientzia, metodologia eta erreferentziazko softwarea eta aplikazio eremu bakoitzeko egokiak diren giza baliabideak eskaintzen ditu.

Ordiziako IK4-Lortek Mondragon Korporazioko kide da, eta IK4 aliantzan integratutako ikerkuntza zentroa da. Loturen teknologian espezializatua dago. Bere teknologia aurrerakoiak eta esperientzia, simulazio-software-tresnak erabiltzea, eta, enpresen kasuan, kasuko beharren ezaguera dira bere ekarpen nagusiak. 

Sysweld eta Weld-Planner tresnak erabiliko dira. Software "zehatzak" dira, IK4-Lorteken esanetan, eta soldatutako fabrikazio-prozesu edo antzeko prozesuak, esate baterako, bero eta gainazal tratamenduak, zehaztasunez modelatzea bermatzen dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak