Buruko urritasuna dutenen topaketak egin dituzte Arrasaten

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko martxoaren 21a

Down sindromea dutenen Nazioarteko Eguna da gaur eta urritasun psikikoa duten talde baten bisita izan dugu gaur Goienan. Izan ere, ZIG edo Zereginen Ikasketen Gelakoek topaketak egin dituzte Arrasaten. Hirugarren aldia da aurtengoa eta Mondragoen elkartu dira Elgoibarko, Oñatiko, Bergarako eta Arrasateko bertako 50 bat lagun. 

Goizean goiz elkartu dira Arrasateko plazan. Argazki ofiziala atera dute eta ondo-etorri aurreskua ere inprobisatu dute. Horren ostean, Arrasateko alde zaharra eta altxor turistikoak bisitatzeko txangoa egin dute eta Goienaren egoitzan geldialditxoa ere egin dute. Gure hedabideen funtzionamendua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute.

Eguerdirako, azkenik, Gazte txokoan elkartu dira mokadutxoa egiteko. 

Zereginen Ikasketen Gelan, buruko urritasuna dutenekin egiten dute lan. 16 urtetik 20 urtera arteko adinekoekin aritzen dira, ikasketa berezietan, eta, betiere, lan mundurako prestatzeko. 

Pertsona hauen autonomia garatzea eta heldutasunean ahalik eta independenteenak izan daitezela da ikasketa gela berezi hauen egitekoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak