Eguenera arte eman daiteke izena etorkinendako euskara ikastaroan

Mirian Biteri 2012ko martxoaren 20a

Eskoriatzako eta Aretxabaletako Udalek eta Leintz Udal Euskaltegiak elkarlanean, AISA izeneko ikastaroa jarri dute martxan ostera ere. Izena eman nahi duenak eguena baino lehen egin beharko du esandako udaleko euskara eta gizarte zerbitzuetara joanda.

Ikasle bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu ikastaro hori egiteagatik; materialaren gastua, aldiz, Udalek bere gain hartuko dute: hain justu ere, 17,5 euro ikasle bakoitzeko.

Ikastaroa 60 ordukoa izango da eta izena ematen dutenen artean adostu beharko da zein egun eta ordutan emango diren eskolak; dena dela, antolatzaileek jakinarazi dute astean hiru egunetan izango direla horiek, eta egun bakoitzean bi ordu. Ikastaroa apirilaren 16ko astean hasiko eta ekainaren 25ekoan amaituko dela gaineratu dute.

Euskarara hurbildu nahi duten etorkinendako harrera-ikastaroa da, euskara ikasteko oinarrizko ikastaroa, Debagoienean bizi diren eta euskararekin harremanik izan ez duten 16 urtetik gorako etorkinei zuzendutakoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak