Materialek luzaroago irautearen gaineko Espainiako kongresua, MUren eskutik

Leire Kortabarria 2012ko martxoaren 20a

Bihar, eguaztena, Espainiako eta Euskal Herriko adituak batuko dira Bilbon. Materialen bizi-iraupenaren gainean eta hura luzatzeko azken berritasunen gainean jardungo dute kongresu baten. Mondragon Unibertsitateko errektoreak, Josu Zabalak, inauguratuko du topaketa, Bizkaiko Sustapen Ekonomiko diputatuarekin eta Espainiako Apurtze Taldeko presidentearekin batera.

Horren aurrerapen gisa, gai beraren inguruko jardunaldiak egiten dabiltza egunotan Mondragon Unibertsitatean.

Kongresua bihar hasi eta egubakoitzera arte iraungo du. Helburua da materialek luzaroago iraun dezaten lortzeko ikerketa berrienak plazaratzea. Horretarako, 150 aditu batuko dira, eta 100 ponentzia baino gehiago egingo dituzte.

Ikerketa horiek eguneroko bizitzan sarri aplikatzen dira: adibidez, hegazkinen hegoak erresistente egiteko, ibilgailuen amortiguazio sistemak egiteko, igogailuen eta hainbat estruktura zibilen suspentsio-sistemetarako -hala nola Bizkaiko Zubia, Zubi-zuri pasabideko beira tenplatuzko lurzorua…- eta segurtasunean zuzen-zuzenean eragiten dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak