Lopez lehendakariak Mondragonen Indiako industrialdea bisitatu du

Leire Kortabarria 2012ko martxoaren 19a

Patxi Lopez lehendakariak Mondragon Korporazioa Punen (Indian) eraikitzen dabilen industrialdea bisitatu du, Indiara egiten dabilen enpresa-misioaren barruan. Irailerako 50 langilerekin martxan izatea espero du Mondragonek. Oraingoz, Danobat taldea dago han ezarrita.

Puneko industrialdeak bi egoitza izango ditu, bat 60.000 m2-koa eta bestea 160.000 m2-koa. Lehendakariak Bernabe Unda Industria sailburuarekin, Kanpo Ekintza idazkari Guillermo Etxenikerekin eta Mondragon Korporazioko presidente Jose Mari Aldekoarekin eta ordezkari Josu Ugarte eta German Lorenzorekin egin du bisita hori.

Indian oraingo hiru adina saldu nahi du Mondragonek 2016rako: gaur egungo 40 milioi eurotik 120 edo 130era pasatu nahi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak