Antzuolatik Arrasateko ospitalerako autobus zerbitzu berria martxan da gaurtik

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko apirilaren 16a

Antzuola eta Arrasateko ospitalearen arteko autobus zerbitzu berria martxan dago gaurtik –apirilak 16–. Zerbitzua astelehenetik egubakoitzera izango da, lanegunetan, eta joan-etorriko zazpi zerbitzu izango dira egunean zehar. Garraio publikoaren aldeko apustu egin nahi du, modu honetan, Foru Aldundiak.

Geltokiak honakoak izango dira.

  • Joanekoan: Antzuola (Olaran), Bergara (Ibargarai eta autobus geltokia), Arrasate (ospitalea eta Garibai).
  • Etorrikoan: Arrasate (ospitalea eta Garibai), Bergara (Ibargarai eta autobus geltokia), Antzuola (Olaran).

Hortaz, aurrerantzean, Antzuolako herritarrek eskualdeko ospitalera joateko zerbitzu zuzena izango dute, eta Bergarara joateko ere orain arte baino zerbitzu gehiago izango dituzte. Bergarako herritarrek ere Arrasatera joateko zerbitzu gehiago izango dituzte, eta alderantziz.

"Garraio publikoa hobetze aldera Gipuzkoako Foru Aldundiak beste urrats bat eman du. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuarentzat oso garrantzitsua da garraio publikoa hobetzea eta hori izango da agintaldi honetako erronka nagusietako bat" dio Diputaziotik hedabideetara zabaldukotako oharrak.

Ordutegia ikusteko erabiltzaileek Lurradebuseko edo Pesako webguneetara jo dezakete.

Jarraian duzue linea berriko ordutegia (gorriz). Bestalde, Bergara-Oñati-Legazpi-Zumarraga-Antzuola-Bergara lineako ordutegiak ere ageri dira, ordutegiak jartzerakoan bi zerbitzuen arteko osagarritasuna bilatu baita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak