Bergarako eta Arrasateko euskaltegiko eta berba-taldeko lagunak eta trikitilariek urteroko sagardotegirako irteera egin zuten atzo. 54 lagun elkartu ziren Legorretako Aulia sagardotegian: "Ederki eman ziguten afaltzen", adierazi dute. Oso gustura aritu ziren: "Animatu zirenak oso gustura aritu ziren mintzapraktikan, eta trikitilariek animatuta kantuan ere aritu ginen, mingainak dantzatuz. Honenbestez, eskerrak eman nahi dizkiegu Arrasateko neska trikitilari gazteei euren girotze lanagatik", jakinarazi dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.