Oraingo asteburuak ere utzi dizkigu hainbat irudi eder eta esanguratsu. Debagoieneko I. Artazainen Azoka eta UDA eta Aloñaren arteko derbia dira nabarmentzekoak. Baina, baita Arrasate Musikalen eta Kataluniako Montblanc-en arteko elkartruke kontzertua ere. Angiozarren, trikiti jaia egin dute bertako soinu eta pandero jotzaileek, eta Txirri, Mirri eta Txiribiton junior pailazoak Oñatin izan dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.