Internetez jaso gura duenak Gipuzkoatarian sartu beharko du, Internet bidezko zerbitzu eta tramiteen atarian. Bertan jakin daiteke zein informazio duen Foru Ogasunak zergadun bakoitzari buruz (errentak, atxikipenak, gastuak, e.a.). Pasahitz operatiboa edo sinadura elektronikoa behar da. Informazioa berehala jasoko du norberak.
Bestalde, egun gutxi barru, errentako laguntza programa argitaratzen denean, informazio hori programa horretara inportatu ahal izango da. Horrekin autolikidazioaren emaitza kalkulatu ahal izango da eta, nahiz izanez gero, baita aitorpena Internet bidez aurkeztu ere.
Informazio gehiago, Ogasunaren webgunean.