Argindarra, garestiago apirila ezkero

Leire Kortabarria 2012ko martxoaren 16a

Iragarrita zegoen eta bete egin da: argi-horniketa garestiagoa izango da apirilaren 1a ezkero. Halaxe konfirmatu du Espainiako Industria ministro Jose Manuel Soriak gaur.

Espainiako Auzitegi Gorenaren epaiei men egiteko garestituko da argia, Soriak esan duenez. Hala ere, Espainiako Gobernuak "ahal duena egingo du garestitze hori ez uzteko guztiz kontsumitzaileen bizkar", ministroaren hitzetan.

Izan ere, Auzitegi Gorenaren epai horiek baliorik gabe uzten dituzte energia-ordainagiria izozteko azken erabakiak. Hain zuzen, joan den urritik izoztuta zegoen ordainagiria, eta orain, Espainiako Gobernuak ordutik kontsumitzaileek aurreztu ahal izan dituzten 29 milioi euroak fakturatu egingo ditu.

Soriak ez du zehaztu zenbat handituko den elektraindarraren tarifa, eta gaineratu du Espainiako Gobernua zenbait neurri prestatzen dabilela garestitze horren eragina leuntzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak