Zabalik dago Aldundiak antolatzen dituen udalekuetarako izen-ematea

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko mar. 15a, 20:20

Gaur –eguena– ireki dute 7 eta 13 urte bitartekoentzako. Txandak euskaldunak eta elebidunak izango dira eta hainbat aterpetara joateko aukera egongo da: Araban, Barriara eta Zuhatzara; Bizkaian, Gorliz, Arboleda, Lapurreketa, Lauaxeta, Lurraska eta Urduñara; eta Gipuzkoan, Hondarribia, Orio, Segura, Zarautz eta Zestoara. 14 eta 17 urte artekoentzako izena emateko epea apirilean irekiko dute.  

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako udalekuetan parte hartu gura dutenek hilaren 23ra arte dute izena emateko epea. Uztailaren 1ean hasi eta abuztuaren 14ra bitartean egingo dira udaleku horiek, hiru lurralde historikoetako 7 eta 13 urte arteko 4.560 haur izango dira eta Gipuzkoan 1.330 plaza banatuko dira notario aurrean egingo den zozketaren bitartez. Plaza horietatik %5 heziketa premia berezia duten haurrentzat gordeko dira.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aterpeak aukeran

Txandak euskaldunak eta elebidunak izango dira eta aterpe hauetara joateko aukera egongo da: Araban, Barriara eta Zuhatzara; Bizkaian, Gorliz, Arboleda, Lapurreketa, Lauaxeta, Lurraska eta Urduñara; eta Gipuzkoan, Hondarribia, Orio, Segura, Zarautz eta Zestoara.

Eskainiko diren ekintzen artean kirol mota ugari dago, eta baita ingurumenarekin, nekazaritzarekin eta bertsolaritzarekin lotura duten aisialdi jarduerak ere.

Egonaldiak adinaren, hizkuntzaren eta egun kopuruaren arabera banatzen dira. Plazok banatzeko zozketa apirilaren 3an egingo dute, eta, tokatuz gero, ondoren egin beharko da diru sarrera. 

Nerabeendako ere bai

14 eta 17 urte artekoendako, berriz, Oporraldiak izeneko udaleku eskaintza egin du Aldundiak. Izen-ematea apirilaren 16tik 24ra izango da eta adin tarte horretan ere zozketa bidez erabakiko da nortzuek beteko dituzten adin tarte horretara bideratuta dauden 430 plazak. Zozketa maiatzaren 8an egingo dute.

Informazio esku-orriak eta izena emateko fitxak ondorengo lekuetan eskura daitezke: Arrasateko Gazte Bulegoan eta Oñatiko Gazteendako Informazio Gunean eta Aretxabaletako, Bergarako eta Oñatiko Gazteria sailetan. Horrez gain, izen-ematea Internetez ere egin daiteke, www.gipuzkoa.net/oporraldi helbidean, edo udal bakoitzak horretarako baliatu duen udal zerbitzuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak