Grebaren gaineko hitzaldiak egingo ditu ELAk

Leire Kortabarria 2012ko martxoaren 15a

Martxoaren 29ko greba dela-eta, ELA sindikatuak bere kideei eta lagunei zuzendutako hitzaldi informatiboak antolatu ditu.

Hilaren 21ean, eguaztena, Oñatin ELAk duen egoitzan izango da (10:30), eta arratsaldean (18:00), kultur etxean; eta hilaren 22an, eguena, Bergaran ELAk duen egoitzan (10:30 eta 18:00).

Bestalde, atzo, Osakidetzako profesionalen sindikatuek ere bat egin zuten 29ko greba deialdiarekin. Hain zuzen, SATSE, SME, FFHE, SAE eta UTESE sindikatuek jakinarazi zuten grebarekin bat egingo dutela. Osasun publikoan izandako murrizketak salatzeko mobilizazio gehiago iragarri zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak