Lehendakariarekin batera, Euskadiko 95 enpresa eta ekonomia-erakunde joango dira Indiara. Industria sailburu Bernabe Undak eta Kanpo Ekintza sailburu Guillermo Etxenikek bidaiaren nondik norakoak azaldu dituzte gaur goizean, eta oraingo legealdian Lopezek lideratu dituen lau enpresa-misioak baloratu dituzte. Brasilera, Txinara, Arabiar Emirerrietara eta AEBetara egindako misioetan 350 enpresa baino gehiagok parte hartu dute, eta 2009 eta 2011 artean, batez beste, %57 hobetu dira enpresa horien esportazioak.
Bestalde, Mondragon Korporazioaren txosten bat jakinarazi du Undak. Horren arabera, leku askotan kokatzen diren enpresek %26 lanpostu sortu dituzte; ordea, atzerrian ez daudenek enpleguaren %10 galdu dute.
Misioa osatzeko, Ferrer Fundazioarekin batera aurrera eramandako kooperazio proiektu batzuk bisitatuko ditu Lopezek. Hori dena egiteko, etzi, eguena abiatuko da Indiara.