Azken bi urteetako aurkikuntzak azalduko ditu Oñatiko Espeleologia Taldeak

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko martxoaren 14a

Aloña Mendi Espeleologia Taldeak (AMET) azken bi urteetan egin dituen esplorazio eta lanak azalduko ditu Uraren bideak izeneko emanaldiaren bidez. Oñatin, Aretxabaletan eta Arrasaten egindako esplorazioak dira. Oñatin, gaur, eguaztena, eta Eskoriatzan, egubakoitzean izango dira emanaldiak.

 

Denetik egin dute esplorazio horietan: ur azpiko esplorazioak, eskaladak, hezurrak aurkitu, galeria berriak... Bi urte benetan emankorrak izan direla adierazi dute AMETeko ordezkariek.

Gogoratu, besteak beste, hartz arre baten garezurra aurkitu zutela oso osorik Arantzazu inguruko Fraldebaso 01 izeneko leizea esploratzen eta topografiatzen ari zirela.

Emanaldiak, Oñatin eta Eskoriatzan izango dira. Oñatin, gaur, eguaztena, martxoaren 14an, kultur etxean (19:00), eta Eskoriatzan martxoaren 16an, egubakoitzean, hemen ere kultur etxean (19:00).

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak