Lan erreformaren gaineko saioak antolatu ditu ESK-k

Leire Kortabarria 2012ko martxoaren 13a

ESK sindikatuak, datorren martxoaren 29ko greba orokorraren deialdirako prestaketan, hiru ekitaldi antolatu ditu gurean. "Lan erreformari buruzko informazioa zabaltzeaz gain, ozenki salatuko dugu lan erreformaren eragina", esan du ESK-k.

Honako saioak antolatu ditu:
 
Bihar, martxoak 14, Bergarako Irizar jauregian, 09:30ean, lan-erreformari buruzko formazioa emango dute. ESKko ordezkari sindikalendako eta interesa duen pertsona guztientzako dago zabalik. Avelino Ruiz De Azuak emango du.

Gero (12:30-13:00), Ibargaraiko biribilgunean, Murrizketarik ez-Beste mundu bat posible da eta beharrezkoa lelopean kale-bilkura egingo dute.
 
Martxoaren 27an, martitzena, Arrasateko Kulturaten, 18:30ean, Igor Merak Lan erreformaren kontra greba orokorra delako hitzaldia egingo du.

LAB sindikatuak, bestalde, greba deialdia berretsi du, eta honakoa esan du: "Lan zentroetan erantzuna oso handia izan behar da: patronalak 29an neurria hartuko dio langileriari eta horren araberakoa izango da erreformaren erabilera. Kalean eta lantokietan dagoen erantzunaren arabera izango da eraginkorra lan erreforma".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak