Euskaltel-Euskaldi taldearendako egindako arropa berriak aurkeztu ditu Astorek

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko martxoaren 13a

Kolore laranja ez da falta diseinu berrietan eta gaurko aurkezpenean txirrindulariak jantzi horiek soinean zituztela azaldu dira. Kamiseta eta polo manga motza, txandala, kirol-jertsea gorroarekin eta bisera aurkeztu dituzte.

Euskaltel-Euskadi eta Astoreren artean 16 urteko harremana dago eta aurten ere txirrindulari taldearendako pertsonalizatutako diseinuak aurkeztu dituzte Astorekoek: kamiseta eta polo manga motza, txandala, kirol-jertsea gorroarekin eta bisera. Horietan guztietan gainera, ez da kolore laranja falta. Txirrindularia pozik zeuden arropa berriekin.

Euskal Herriko Itzulia

Hilabete baino gutxiago geratzen da Euskal Herriko Itzulirako, baina aurten Velascok ez du bertan korrituko. Txirrindularia penaz dago alde horretatik, baina hala ere, taldekideen lana gertutik jarraituko duela esan digu.

Samuel Sanchez taldekidea izango da, besteak beste, Euskal Herriko Itzulia korritzen eta etxean gehiago kostatzen den arren, onena ematen saiatuko direla azaldu digu.

Velascoren helburua: Giroa

Iban Velascoren helburua, berriz, une hauetan Giroa da. Aurretik, baina, Kataluniako buelta korrituko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak