Zergatan 100 milioi batu nahi ditu Ogasunak

Leire Kortabarria 2012ko martxoaren 12a

Zerga sisteman egin dituen aldaketak azaldu dituzte gaur Helena Franco Ogasun diputatuak eta Itziar Miner Zerga Politika zuzendariak: horiekin, zerga-bilketa "ekitatiboagoa eta progresiboagoa" izango dela uste dute, eta aurreikusi dute 100 milioi batuko direla.

Denetara, 100.259.889 euro batzea espero du Ogasunak, zerga motaren arabera honela banatuta (kopuruak eurotan):

  • PFEZen aldaketak: 69.458.497
  • Deflaktazioaren eragina: -19.594.401
  • Ondarearen gaineko zerga: 29.095.793
  • Oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga: 11.300.000
  • Sozietateen gaineko zerga: 10.000.000

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak