Maialen Axpe eta Iñigo Uribarren arrasatearrek urrezko domina bana lortu dituzte gazte mailako Espainiako Txapelketan.
Axpek orain arteko erakustaldirik onena egin zuen atzo pertika saltoan, zapi altuera hutsegite barik pasa ostean eta 3,95 metrotaraino salto eginez. Hala, 3,86 metroetan ezarrita zegoen txapelketetako marka gainditu du. Bestalde, Bartzelonako gazte mailako mundiala jokatzeko gutxieneko emaitza erdietsi du. Axperi ez zitzaion animorik falta izan, izan ere, familiako kide eta lagun asko joan ziren Anoetara babesa erakustera.
Iñigo Uribarrenen txanda gaur izan da eta honek ere lan bikaina eginez, urrezko domina lortu du salto hirukoitzean 14,77 metro eginez. Salto guztietan gainditu ditu 14 metroak, baina seigarrenean lortu du egitea urrea balio izan dion saltoa. Honek ere ez ditu falta izan etxeko animoak.
Bestalde, Lore Mar aretxabaletarra bosgarren gelditu zen pertika saltoan 3,25 metro eginda. Honek, Bartzelonan ikasten duenez, Kataluniako talde batekin lehiatzen du.
Beteranoen Txapelketa
Asteburuan jokatu da baita Beteranoen Mailako Pista Estaliko Txapelketa eta Maria Jose Gilek urrekoz domina lortu du 70 urtetik gorakoetan 1.500 metroetan eta 3.000 metroetan.