Herritarren parte-hartze esperientziak elkarbanatzeko moduak jarriko dituzte Gipuzkoako udalek

Julen Iriondo 2012ko martxoaren 10a

Oñatin amaitu dute Foru Aldundiarekin elkarlanean egin duten udalen Parte Hartzeko Sarea zehazteko saio sorta. 35 udaletako ordezkariek hartu dute parte, tartean Debagoieneko Bergara, Eskoriatza, Antzuola, Oñati eta Arrasatek.

 

Oñatin egin dute atzo eta gaur Gipuzkoako udalen Parte Hartzeko Sarea zehazteko 3. tailerra. Erakundeetan herritarren parte-hartzea bultzatzeko proposamena landu dute bertan elkarlanean udalek eta Foru Aldundiak: parte-hartze hori bultzatzeko erakundeen artikulazioak nolakoa behar duen aztertu dute. 35 udaletako ordezkariek hartu dute parte Orion hasi, Usurbilen jarraitu eta Oñatin amaitu den ekimenean, tartean Eskoriatzako, Arrasateko, Oñatiko, Antzuolako eta Bergarakoek, alkate, zinegotzi eta teknikariek, kasuan kasuko.

Ekimenaren emaitzen gainean galdetuta, Arantza Ruiz de Larrinaga Diputazioko Partehartzerako zuzendariak jakinarazi du adostu dutela erakunde desberdinek martxan jarritako herritarren parte-hartze esperientziak partekatzeko jardunaldiak egitea aurten bertan, batzuek besteen berri eduki ahal izateko. Esperientzia horiek sistematizatzea ere erabaki dute, jasotzea eta plataforma teknologiko batez bakoitzarena besteen eskura jartzea. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak