Euskaltel Euskadik Astorek egin dituen kalerako arropak aurkeztuko ditu

Xabier Urtzelai 2012ko martxoaren 9a

Gainean dago Euskal Herriko Itzulia, eta hitzordu aproposa da txirrindularitzaren aldeko apustua egin duten enpresek azken nobedadeak aurkezteko. Hala, datorren martitzenean, hilak 13, Euskaltel Euskadiko txirrindulariak Arrasatera etorriko dira, Astoreko egoitzan aurkezpena egitera. Ondoren, erlojupeko bizikletak hartu eta Oñatira joango dira, itzuliko azken etapa erabakigarria bertatik bertara ikustera, eta zirkuituan lehenengo kilometroak egitera.

Arrasateko enpresak urteak daramatza txirrindularitza munduan murgilduta. Euskaltel Euskadi taldearen eskutik kaleko arropak diseinatu dituzte, eta martitzenean erakutsiko dituzte: Txandalak, kamisetak, txapelak... Aurkezpenera etorriko dira Samuel Sanchez, Igor Anton, Mikel Astarloza, Gorka Izagirre, Iban Velasco, Mikel Nieve eta Miguel Minguez. Aurkezpenaren ostean Euskal Herriko Itzulian talde laranjak izango dituen ordezkariak Oñatira abiatuko dira, azkenengo etapa bertatik bertara ikustera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak