Nolatan kanpaina hau?
Barne kanpaina bat izan zen. Langileok ekaina gogorra izan genuen eta pixka bat askatzeko asmoz egin genuen, oporrak badatozela iragarriz. Ez genuen Smile Festival lehiaketara aurkezteko asmoz egin. Erlaxatzeko eta ondo pasatzeko egin genuen, bezeroei oporrak hartzen genituela esanez. Irailean, aldiz, ikusi genuen jaialdira aurkeztu genezakeela.
Nolako esperientzia izan da?
Esperientzia oso polita izan zen. Denok joan ginen Madrilera saria jasotzera. Estatu mailako agentzia oso indartsuak izan ziren bertan. Lanak kalitate handikoak ziren. Jende asko ezagutu genuen!
'Verano Azul' du izena lanak.
Perfil aproposa du Verano Azul-ek. Jende askok ezagutzen du eta musika ere berehala identifikatzen da. Oporrekin lotzen du jendeak. Gainera, sare sozialetan egindako deialdiari esker, garai hartako bizikletak lortu genituen grabaketarako. Sarrera asko izan ditugu www.adaki.com helbidean.
Ze estiloko lana egiten duzue?
Jende oso ezberdinak osatzen dugu lantaldea, denetarik egiten dugu. Gainera, bezeroari egokitu egin behar gara. Bakoitzak markatzen du bere estiloa, baina bileretan zehazten dugu.
Sormen lana nolakoa da?
Sormena eduki behar da, baina ideia edo txispa etortzen denan hobe lanean egotea. Lan prozesua da, brifing-a egin behar da aurrena. Bezeroak zein produktu saldu edo komunikatu nahi duen esaten digu aurrekontu jakin batekin. Horren arabera egokitzen gara. Lineak erabaki, eta bezeroari aurkezten diogu. Ados badago brifing-arekin, estrategiarekin, aurrera egiten dugu eta sormen lana hasten da. Brainstorming-arekin hasten gara eta gero bezeroari aukera pare bat aurkezten dizkiogu.
Jendea ausartzen da?
Oso gutxi arriskatzen dira orokorrean. Guk proposamen ezohikoak egiten ditugu baina ez dira askotan irteten.
Kreatzailerik badago hemen?
Bai, Euskal Herrian agentzia indartsuak eta jende oso ona dago, ez duzu kanpora joan beharrik lan onak ikusteko.
Dena asmatuta al dago?
Beti egin daitezke gauza berriak. Lehengo gauzei toke berri bat ematen zaie orain adibidez; nostalgia eta gai sentimentalekin lotutakoak.
Sariak lortu dituzue…
Publi Festival-en, Diputaziorendako ekologia lan batengatik saria eskuratu genuen. Baita webguneak egiteagatik ere; Buber saria jaso genuen.
Ze proiektu dituzue orain?
Gipuzkoa barrualdeko turismo bulegoendako webgunea egiten ari gara. Baita enpresendako irudi korporatiboak, Fagor Automation-nen webgunea...