Arrasateko hitzorduari dagokionez, lan erreformaren aurrean, "herrialdeko negoziazio mahaietatik altxatzea" da LAB sindikatuak hartuko duen jarrera. Eta greba orokorrari begira, berriz, 11:30ak ingururako komunikabideekin hitzordua iragarri du, beraz, bertan emango dituzte xehetasunak.
Bergaran, martitzenetan
Bestalde, greba kontuekin segituz, Bergarako LABek ere badihardu antolaketa lanak egiten. Batzorde bat eratu du horretarako, eta herritar eta eragieak gonbidatu gura ditu bertan parte har dezaten. Batzarrak martitzenetan egingo dituzte, 18:30ean, kultura etxean.