Eroskiren supermerkatuetako soldatak %1,5 handituko dituzte, gehienez ere

Leire Kortabarria 2012ko martxoaren 7a

Eroskiren supermerkatuek, gehienez ere, KPIaren %1,5 handituko dituzte soldatak aurten. Horrela adostu du Eroski Taldeak bere IV. Supermerkatuen Lan-Hitzarmenean.

Hitzarmen horretan azaltzen denez, aurtengo benetako KPIa %1,5 edo hortik gora handitzen bada, 2012ko soldatak, asko jota, portzentaje hori handituko dira. Urteko soldata-taulak datoz hitzarmenean, lan-jardun osoetarako eta aparteko ordainsariak kontuan hartuta, eta 2011ko soldata kontsolidatu eta behin betikoak langileendako eta lantaldeendako soldata-oinarriarekiko %0,5 handituta kalkulatu dira.

Taula horien arabera, hauek dira hitzartutako soldatak: I. Taldean, gestoreek 14.655,57 euro irabaziko dute urtero; II. Taldean, agintariek, 14.226,88; III. Taldean, teknikoek, 13.812,61; IV. Taldean, arduradunek, 13.299,36; eta V. Taldean, profesionalek, 13.020,86 euro.

Otsailaren 12an izenpetu zuten hitzarmen hori Eroski Taldeko zuzendaritzak eta Fecoht-CCOO, CHTJ-UGT eta Fetico sindikatuek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak