Kamioi bati karga erori zaio Olandixoko tunelaren aurreko biribilgunean

Txomin Madina Milikua 2012ko martxoaren 7a

Eguerdian jazo da gertakaria, kamioi portugaldar batek gainean zeraman karga galdu duenean Gipuzkoa-2620 errepidean, Arrasate eta Aretxabaleta artean dagoen biribilgunean. Gertakariak baina, ez du aparteko arazorik eragin.

Eguerdiko hamabiak bost gutxi inguruan izan da istripua kamioiak barruan zeraman materiala, pieza zilindrikoak eta hagatxoak, errepidera erori denean. Dena den honek ez du aparteko arazorik eragin: ez du autorik jo, eta hasiera baten ertzainek pasoa txandaka eman arren, laster kendu dituzte piezak errepidetik eta zirkulazioa normaltasunera itzuli da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak