Foru Aldundiak balorazio hau egiten du: "Badirudi urtarrilean kanpoko salmentetan indarberritze bat eman dela: datozen hilabeteetan joera hori sendotuko balitz, arnasaldi garrantzitsua izango litzateke Gipuzkoako ekonomiarentzat".
Dena dela, enplegu datua gero eta txarragoa da: urtarrilean %-1,9 murriztu zen enplegu-tasa. Horrekin batera, enpresek ordaindutako soldatak %0,5 handitu ziren.
Txosten osoa Interneten ipini du Foru Aldundiak, www.gipuzkoa.net/ogasuna webgunean.
Argitalpen horretako informazioa lortzeko, erabili dira Gipuzkoan sozietate egoitza duten enpresa ez finantzarioek hilero aurkezten dituzten aitorpenak: Balio Erantsiaren gaineko Zerga eta lanaren, jarduera ekonomikoen eta sarien etekinen atxikipenak eta konturako sarrerak.