Hitzarmena zerbitzua "negoziazio-zerbitzu eragingarria eta presentziala" izateko jaio da. Horren bidez, Adegi honakoak eskaintzera konprometitzen da:
- Enpresei aholkularitza emango die negoziazioan ze estrategia jarraitu, eta iraupena, lanaldia, soldatak eta gatazkak konpontzeko arloetan hartu nahi duten posizioa finkatzen lagunduko die.
- Enpresarekin batera atzertuko ditu proposamenak, eta haiek egiterakoan babesa eskainiko dio.
- Enpresari lagunduko dio eta berau ordezkatuko du negoziazio-batzarretan.
- Adostasun falta badago, berau kudeatuko du, eta kontziliazio, bitartekaritza edo arbitraje prozesuetan egongo da.
- Lortutako hitzarmena idatziko du eta Lan Agintaritzari aurkeztuko dio, erregistratu dadin.
- Enpresa babestuko eta aholkatuko du sor litekeen gatazkan.
- Abokatuen zerbitzua eskainiko du negoziazioen ondorioz epaitegi-auzia sortzen bada.
Zerbitzu berriaz gain, Adegik esan du "orain arte bezala" aholkularitza eta laguntza ematen jarraituko diela Gipuzkoako enpresei.