Gaurko egunaren beste ezaugarrietako bat haizea izango da: "Ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin kostaldean eta mendi inguruetan", adituen esanetan.
Bihar eguerdian, gora
Biharkoari dagokionez, berriz, zeru hodeitsua iragarri dute aurreikuspenek, prezipitazio txikiarekin; eta goizean gaurko maila berean egongo da elurra: 700-800 metrotan. Hala ere, eguerdian dagoeneko hasiko da maila hori igotzen eta 800-900 metrotan kokatuko da.