Errioxako ardo dastatzea hurrengo egunotan

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko martxoaren 2a

Debagoieneko X. Jardunaldi Gastronomikoen egitarauaren barruan, hainbat ardo dastatze saio egingo dira ondorengo egunetan ibarreko jatetxeetan. Aratuste martitzenean egin zuten Bergaran, azkeneko jardunaldi gastronomikoen ekitaldi publikoa. Ondorengo egunotan bi jatetxetan egingo dituzte eta Arabar Errioxako bi upetagi ospetsuren ardo-katak antolatuko dituzte.

Oñatiko Goiko Benta jatetxean

  • Martxoaren 8an, eguena, 19:00ean.
  • Herria: Oñati.
  • Jatetxea: Goiko Benta.
  • Upategia: Ostatu (Samaniego).

Arrasateko Hilarion jatetxean

  • Martxoaren 15ean, eguenena, 19:00etan.
  • Herria: Arrasate.
  • Jatetxea: Hilarion.
  • Upategia: Garcia de Olano (Paganos).

Aldez aurretik erreserba

  • Turismo Debagoienan: 943 79 64 63.
  • Goiko Bentan:  943 78 13 05.
  • Hilarion: 943 77 01 69.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak