Ohi baino beranduago etorri da gripea aurten. Normalean urte amaiera eta hasiera aldean izaten dira kasu gehientsuenak, baina aurten, atzeratu egin da eta nahiko gogor jo du gurean gripeak otsail bukaeran.
Gripearekin edota pneumoniarekin ibili da jende ugari egunotan. Etxeko txikienen artean, berriz, bronkiolitisa nagusitu da. Eta gaixoen sintoma esanguratsuenak hauek izan dira: sukarra, ondoez orokorra, eztula eta min muskularrak.
Debagoieneko ospitalean gaixo ugari daude gripe edota pneumoniarengatik ingresatuta.
Ospitalea, gainera, momentu batzuetan gainezka egon da, ohe faltan.
Batzuk, ospitalean zainduta egon behar izan dira, beraz, beste batzuk, berriz, etxean pasa dute gripea edota pneumonia.
Eta egon da gripe edota pneumoniagatik etxeko ospitaleratze zerbitzua jaso duenik ere. Orain, martxoan, ikusi egin behar gripe kasuak jaisten diren. Dena dela, medikuek gogoratzen dute ondo hidratatzea komeni dela. Herritar batek ere gomendio horixe eman du.