Atzerritik hizlariak etorriko dira Euskal Herrira, topaketa horietara. Hauek dira gonbidatu dituztenak: Rawda Saleem Ode (Palestinako Frenteko kidea), Jennifer MacCain (Sinn Fein, Ipar Irlanda) eta Gloria Guzman (El Salvador).
Horretaz gain, Autodefentsa Feminista tailerra ere emango dute eta hori dinamizatzera Alemaniatik eta Bartzelonatik etorriko dira.
Topaketak irauen duen bitartean, bertan egingo denaren berri emango dute, uneoro, Topaketa Feministen webgunean. Beste webgune honetan, Topatu.info-n, ere jarraipen berezia egingo dute.