Arrasatek eta Oñatik aurten ere Gaztemaniak! ekimenean parte hartuko dute

Arantzazu Ezkibel Galdos 2012ko otsailaren 29a

Foru Aldundiko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Zerbitzuak eta Gipuzkoako bost udalek Gaztemaniak! ekimena aurkeztu dute gaur Donostian. Udal horien artean daude Arrasatekoa eta Oñatikoa. Prentsaurrekoan Iñazio Azkarragaurizar Arrasateko alkateak parte hartu du, besteak beste. Aurtengo edizioa kolokan egon bada ere, herrien eta aldundiaren esfortzuaren bitartez, hitzarmena berritzea posible izan dute.

20 eta 30 urte bitarteko entzuleei zuzendutako kontzertuak dira. Kontzertu ausartak, desberdinak eta izaera esperimentala dutenak eskaintzea da helburua. Talde nagusi bat eta bigarren mailako bertako talde gonbidatu batek jotzen dute, tokian tokiko udalak aukeratua. Berritasuna da, aurrerantzean, kontzertuetarako txartelak Internet bidez erosi ahal izango direla www.kulturalive.com atarian.

Kontzertuen egitaraua:

Martxoak 1, Gazteszenan (Donostia)

INOREN ERO NI (Andoain) eta WILLIS DRUMMOND (Iparralde)


Martxoak 23, Lizardi Antzokian (Zarautz)

JONATHAN RICHMAN (Masachusets USA) eta Unax Noga (Zarautz)

 
Apirilak 20, Oñatiko gaztelekuan

RADIO MOSCOW (Iowa, USA)


Maiatzak 11, Amaia Antzokian (Arrasate)

CUBICAL (Liverpool, UK)


Ekainak 5, Psilocybenean (Hondarribia)

SHELLAC (Chicago, USA) eta Helen Money (Chicago, USA)


Urrian, Psilocybenean (Hondarribia)

HOWLIN RAIN (USA)



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak