UDAk sufrituta irabazi egin zuen Rotetaren kontra. Donostiarrek egin zuten lehen gola, baina berehala berdindu zuen Azkarragak, korner bat errematatu ondoren. Atsedenaren aurretik bigarrena egin zuen UDAk: Sanchezek bikain aprobetxatu zuen Apraitzen asistentzia.
Bigarren zatian, joko eskasa egin zuten, baina UDAk hirugarren gola egin zuen 80. minutuan. Lehia bukatzeko bi minutu falta zirenean bigarrena egin zuen Rotetak. Handik aurrera, istiluak izan ziren nagusi. Rotetako hainbat jokalari egotzi zituen epaileak eta minutu bat falta zenean, bertan behera utzi zuen partidua.
Bi gol 20 minututan
Mondrari 20 minutu kosta zitzaion partiduan sartzea. Konturatu orduko bi gol egin zituen Oiartzunek. Handik aurrera, aldapa gora, nahi eta ezin ibili ziren arrasatearrak.